Herriko txokoak, argazkilarien begien bidez

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 18a, 02:00

Beste urte batez, argazki rallya antolatu du Hernaniko Argazki Forumak. Gaur izango da argazkiak ateratzeko au­kera, eta urriaren 6an izango da sari banaketa, Biterin.

Izenematea, arkupe txikian
Parte hartu nahi dutenek ize­na eman beharko dute, au­rrena. Horretarako, udale­txe­ko arkupe txikira joan behar­ko dute goizeko 09:00-10:00ak bitartean. 
Bi kategoriatan banatuko dira parte-hartzaileak: 12 urte­tik beherakoena, batetik, eta 13 urtetik gorakoena, bestetik.
Argazkiak, goizean zehar
Izena ematerako garaian jaki­na­raziko dituzte aurtengo Ra­llyko gaiak zein izango diren. Derrigorrezkoa izango da argazkiak Hernanin egitea, eta 09:00etatik 14:00etara egin­dakoak bakarrik onar­tu­ko dira lehiaketarako.

Erakusketa, hilaren 28tik
Asteazkenera arte izan­go dute aukera parte-har­tzaileek ar­gaz­kiak entrega­tze­ko. Ondo­ren, irabazleak era­­bakiko ditu epaimahaiak, eta irailaren 28tik urriaren 6ra arte era­kus­keta egingo da B­ite­rin hori­e­tako argazki batzueklin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!