Azkeneko astean, bi ekintza geratu dira bertan behera Astigarragan: Pello eta otsoa ipuin musikala larunbatean, Musika Eskolan eskaini behar zutena; eta kirol egokituaren sentsibilizazio jardunaldia asteazkenean, Herri Eskolako patioan egitekoa zirena. Azken orduko ezustekoengatik suspenditu ziren biak, baina Musika Eskolak zein Udalak jakinarazi dute, hurrenez hurren, egin egingo dituztela, eta data berria jarri bezain pronto jakinaraziko dutela noiz.