Arpa eta zeharkako flauta bihar, Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 24a, 02:00

Errezitaldi berezia izango da bihar, eguerdiko 12:00etan ha­si­ta, Milagrosan. Zeharkako flauta eta arpa joko dituzte Maria Llanos Calleja irakasle her­na­nia­rra­ren hiru ikaslek; Llanosek Iruñeako Musika Kontserba­tori­oan irakasten du arpa.
Debaldeko emanaldia
Hiru ikasletako bat hernaniarra izango da biharko emanaldian: Onintza Albeniz, arpa-jolea, hain zuzen. Hari laguntzen ariko dira, baita ere, Itziar Calvo flau­ta­re­kin, eta Alexia Gialitakis, Madril­dik. Sarrera debaldekoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!