Hauteskunde kanpainaren barruan, Norberto Almandoz plazan elkartu ziren Elkarrekin Podemoseko kideak, alderdiaren informazioa banatzeko. Kronikara bidalitako oharrean eskerrak eman dizkiete gerturatu ziren bizilagun guztiei, eta baita Buruntzaldeako zirkuluko kideei ere: «eskerrik asko aurreneko ekitaldi honetan zuen babesa emateagatik. Azkena ez izatea espero dugu».