Eguraldiak ez zuen festa zapuztu

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 19a, 02:00

Eguraldia lagun ez izan arren, gozatu ederra izan zuten hernaniarrek atzo, Euskal Jaien azkeneko egunean. Ekintza gehienak Plazatik Atsegindegira pasatu zituzten, eta Tilosetako pelota partiduak, aldiz, Kirol­de­giko frontoian izan ziren. Atsegindegin egin ziren sagardo eta pintxo dastaketa, baita Trikitixa Txa­pelke­taren 18garren edizioa ere. Bertan izan ziren Eider Tolosa, Lierni Tolosa, Elaia Diaz, eta Araitz Elizalde eta Alazne Balenciaga hernaniarrak (argazkiko bikotea); ez zuten txapelik irabazi, baina ez ziren esku hutsik jo­an, partehartzaileek guztiek izan baitzuten saria.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!