Irteera antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak, bihar goizean, Ernio mendira igo eta Zelatuneko soroetan egiten den erromeriaz gozatzeko. 08:00etan abiatuko dira Atsegindegitik, eta egun erdiko irteera izango da. Helduentzat, prezioa 6 eurokoa da; eta gaztetxoentzat, 2 eurokoa. Zailtasun berezirik gabekoa da ibilbidea, eta nahikoa izango da mendiko material normala eramatea.