Ez zuen lortu aurrera egitea Iñigo Llopisek, atzokoan ere. 50 metro libreetako kanporaketa jokatu zuen, eta zazpigarren izan zen bere seriean; 13garren guztira. Edozein kasutan, gaur dauka bere proba gustokoena, bere espezialidadea: 200 metro estiloetako kanporaketa izango du, arratsaldeko 14:57etan.