Gabon, Txirrita antzezlana eskaini zuten aurreko larunbatean, Donostiako Trinitate plazan, eta jendetza bildu zen Txirrita bertsolari ereñotzuarraren hainbat pasarte ezagutzeko; tartean, hernaniar ugari. Taula gainean ere aritu ziren hernaniar zein ereñotzuarrak: Eli Pagola eta Andoni Mujika bertsotan, eta Joxan Goikoetxea pianoan.