Bi lote jarriko ditu enkantean Goizuetako Udalak, oihan aprobetxamenduak saltzeko. Ostegunera arte dago epea, proposamenak idazkaritzan aurkezteko, eta nahi duenak, aukera izanen du parajeak ikusteko: etzi eginen dute bisita, astelehenean, eta Herriko Etxeko atarian jarri dute zita, goizeko 09:00etan.