Salaberria txapeldun, Lezaman

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 17a, 02:00

Beste txapela bat jantzi zuen Iker Salaberriak, aurreko ostiralean, Leza­mako Andremari torneoa irabazita. 22-15 nagusitu zen Iñigo Martinez beratarrarekin, Zabala eta Peñaren kontra.
Gartzaronen ere, irabazi egin zuten pilotari goizuetarrek. Erraz nagusitu ziren Aizkorbe eta Apezetxea kadeteak, La­rra­ña­ga eta Ostolazaren kontra (18-6).

Apezetxea eta Salaberria, Labriten gaur
Zita garrantzitsua dauka­te pilotari goizuetarrek, bihar goizean. Polque tor­­­neoko se­mifinala jokatuko dute Iruñako Labri­ten, 11:30etan. Baina elkarren kontra ariko dira: Antton Apeze­txea Zubizarre­ta­rekin, eta Iker Salaberria Mariezkurrenarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!