Datorren asteburuan ekingo dio Umore Onak, areto futboleko denboraldi berriari, Gipuzkoako Ligaren hirugarren mailan. Gudari Futbol Taldearen kontra ariko dira estreinakoan, kategorian berria den taldea. Izan ere, aurten talde gehiago izanen dira ligan, 16 guztira. Hortaz, 30 partidu jokatuko dituzte goizuetarrek, sasoi honetan.