700 kizki-lagun elkartzeko deia, goizuetarrei

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 17a, 02:00

Astigarragan eginen dute Kizki Egu­na aurten, datorren igandean, irailaren 25ean. Eta erronka izanen da, 700 lagun elkartzea kizkiarekin sagarrak biltzen, marka ezarri nahian. Ho­rre­gatik, goizuetarrei ere luzatu die deia Goizuetako Udalak, joatera animatzeko.
Bertan parte hartu nahi dutenek (16 urtetik gorakoek), izena eman de­za­kete www.sagardoarenlurraldea.com web orrian, edo egunean bertan. Euro baten truke eskuratu daitezke kizkiak.
Marka onena 441 kizki-lagunekoa da, iaz Errenterian jarri zutena. Goi­zu­etan, 2011n egin zuten Kizki Eguna, eta 400 kizki-lagun elkartu zituzten. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!