Taloak eta sagardoa, denboraldia ixteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 17a, 02:00

Euskal kultura eta tradizioa kanpinera ekarriz itxiko du, beste urte batez, bere denboraldia Iskibik. Euskal Jaia ospatuko dute bihar, bedera­tzigarren urtez, eta giro ederra izanen da seguru, uneoro trikitilariek alaituta.
Nobedade batekin ha­siko dute festa, gainera: emanaldia es­kai­­niko du Goizuetako Umore Ona abesbatzak kanpinean, 12:30etatik aurrera.

Taloetan, aukera zabala
Abesbatzaren saioa bu­ka­tuta, urteroko zita nagusiari eginen diote bidea; talo jateari, hain justu. Bazkalorduan izanen da hori, eguerdiko 14:00etan hasita, eta Goizuetako talogileek eginen dituzte taloak, gustu guztietarako gainera: hirugiharra, txistorra, gazta eta txokolatea. Eta nola ez, edaria ere izanen da lagun­tzeko, sagardoa eta ardoa; baita kafea eta kopa ere.
Arratsaldeko plana, berriz, toka txapelketa izanen da, 17:00etatik aurrera.

Txartelak salgai, Iskibin eta Amaian
Euskal Jairako txartelak, dagoeneko salgai daude: Iskibi kanpinera joanda edo telefonoz (948 51 42 77); eta Goizuetako Amaia kafetegian.
Helduen txartelak 16 euroan daude, eta haurrenak 6 euroan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!