Izena emateko aukera, ikastaroetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 17a, 02:00

Kultur etxean bost ikastaro jarri dira aukeran, ikasturte honetarako, eta zabalik dago oraindik, izena emateko epea.
Zura tailatzen ikasteko tailerrean ez dago tokirik, dagoeneko, baina izena eman daiteke oraindik, dantza latinoen ikastaroan (hastapen mailan eta maila aurreratuan), joskintza tailerrean eta yogan. Kultur etxera jo behar da izena emateko, edo 943 33 50 64 telefonora deitu. Ikastaroen inguruko informazioa eta ikastaroen ordutegien berri ere bertan ematen dute.

Beste hainbat ikastaro, herriko elkarteen eskutik
Kultur etxeko ikastaroez gain, bestelako batzuetan ere eman daiteke izena oraindik, herriko hainbat elkartetan.
AEK euskaltegiak, esaterako, zabalik dauka matrikula epea: 607 610 687 edo astigarraga@aek.eus.
Pintura eta marrazketa ikastarorako, berriz, gaur eman ahal izango da izena, kultur etxean, eta baita datorren larunbatean ere.
Azkenik, Harituz elkarteak ere bi ikastaro jarri ditu aukeran: Emakumeentzako Qi Gong eta Bizitzaren Filosofia. Hauetan izena emateko, telefonoz deitu behar da 610 202 268 zenbakira. Bizitzaren Filosofia ikastaroa, gainera, debalde egin ahal izango da, hilean bi ostiraletan, 10:00etatik 11:30etara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!