Astebeteko epea oraindik, apuntatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 17a, 02:00


Urtero bezala, aerobik eta yoga ikastaroak eskainiko dituzte Ereñotzun, eta astebeteko epea dago apuntatzeko, datorren ostiralera arte: Auzo Udalera joan edo telefonoz deitu (943 55 10 00). Yoga klaseak astearte eta ostegunetan izango dira, 17:30etatik 18:50etara; eta aerobik klaseak astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!