Dagoeneko martxan jarri du Udalak, aurrekontu parte-hartzaileetako bigarren fasea. Etxeetara bidali dituzte prozesuan aurrera egin duten herritarren bost proposamen, eta orain, horietako bat aukeratu behar da. Behin aukera eginda, boto-paperak biltzeko kutxak jarriko dira datorren astean: astelehenean, Norberto Almandoz Plazan (09:00-10:00 eta 19:00-20:00) eta Ergobian (12:00-14:00); asteartean, Plazetxen (18:00-19:00) eta Bentan (19:30-20:30); eta asteazkenean, Joseba Barandiaran Plazan (12:00-14:00) eta Arrobitxulon (18:00-20:00).