Ibilbide gidatua, Harrapazka Egunaz

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 17a, 02:00

Iñistorra edo garoa biltzeko eguna izaten zen Harrapazka Eguna, eta orain dela 75 urte arte ospatu zen Hernanin. Horri buruzko ezagutza eta historia bildu nahi izan ditu Ereñotzuko Auzo Udalak, Bizi­modua auzolanean proiektuaren barruan.
Bildutako dokumentazioarekin, ekitaldi berezia antolatu dute gaur zortzi, datorren la­run­batean, Ereñotzuko Auzo Etxean. Goizeko 09:30etan ha­sita, bideo emanaldia eta ibilbide gidatua egingo dituzte.

Harrapazka Egunari buruzko azalpenak, Iñaki Sanz-Azkuek
Lau orduko iraupena izango du ekitaldiak, 09:30etan hasi eta 13:30ak arte. Azalpenak, Iñaki Sanz-Azkue biologoak emango ditu.
Ordu erdiko iraupena izango du bideoak, eta ondoren, ibilbideari ekingo diote. Ako­la­tik Igoin-sasirako bidea egingo dute, Harrapazka Eguna egiten zen mendietako pistetatik ba­rre­na. Hainbat puntutan, horri buruzko azal­penak emango ditu Sanz-Azkuek.

Ibilbide laburra eta erraza
3,5 kilometroko ibilbide laburra osatuko dute, eta erraza izango da, 80 me­troko desnibela besterik ez duena. Hori bai, mendirako arropa eta oinetako egokiak eramatea eskatu dute antola­tzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!