«EAJren Udal Gobernuaren ekimen faltarekin larrituta», gaurko Plenoan bi mozio aurkeztuko dituela jakinarazi du EH Bilduk, «ekimen sorta» aurkezteko.
Horietako bat da «Astigarragan Aldiriko Tren Geltokia egitearen aldeko apustua» egiten duen mozioa. «Posizio bera defendatzea eskatzen diegu Udal Gobernuari eta gainontzeko erakunde arduradunei».
Beste mozioan, «etorkizuneko zerbitzu eta beharrei erantzuteko» egin beharrekoak eskatzen ditu: Haurreskola, brigadaren lokala eta herri bideak.
Mozioak osorik irakurtzeko: beheko loturak.