«Euskal kulturaren adierazlea ere bada euskeraz garatutako pentsamendu feminista»

Kronika - Erredakzioa 2016ko urr. 7a, 02:00

‘Begiradak zorroztu: euskal kultura eta begirada femi­nistak’  izena duen ikastaroa emango duzu Hernanin datozen asteetan. Begiradak zorroztu, zetarako? 
Ikastaro honek begirada bi norabidetan zorroztea du hel­buru. Batetik, euskal kultu­ra­ko hainbat adierazle ezagu­tzea du helburu, eta baita ho­riek tra­dizio historiko-kultu­ral ba­tean kokatzea ere. Zen­tzu ho­rretan, ikastaroak bidea eman­go du euskal kulturako zenbait eka­r­pen modu xehea­goan inter­pretatzeko (eta batik bat horien inguruko interpretazio kolekti­boa egiteko). Bestetik, begirada jakin bat landuko dugu, euskal kulturako adierazle horietara hurbiltzen lagunduko diguna: begirada feminis­ta. Azken ba­tean, adierazle kultural horie­tan genero-diskurtsoek zer eragin duten aztertzea da helburu, ez baitu eragin bera kultur adierazle bakoitzean. 

Euskal kultura eta feminismoa uztartuko dituzue ikastaroan. Feminismoak izan al du presentzia euskal kulturan?
Oso galdera zabala da, besteak beste, feminismoaz aritzean zer­taz ari garen zehaztu be­harko genukeelako: batetik, eza­guna da feminismoak eus­kal kulturan presentzia izan due­la, baina, are gehiago, eus­karaz garaturiko pentsa­mendu femi­nis­ta ere euskal kultura­ren adierazle bat da, zalan­tzarik gabe. Bestetik, uga­riak dira his­torian zehar genero-rolak au­zi­tan jarri di­tuzten kultur adie­razpideak, baita euskal kultu­ran ere; eta azkenik, euskal kul­turara hur­biltzeko zehar-lerro bat izan daiteke feminismoa, ikus­garri egiteko geure kultur jardue­retan nolako genero-rolak dau­den, zer genero-arau birsor­tzen diren edo zer genero-arau jartzen diren auzitan.

Tailer formatuko ikastaroa izango da: euskal kulturako hainbat ekoizpen eta sor­kun­tza landuko dituzue: ikus entzunekoak, testu litera­rioak, kazetari lanak... nola egin duzu aukeraketa hori?
Aukeraketa ez dut nik egingo, taldekideen artean erabakiko dugu, haien interesen arabe­ra. Nik proposamenak era­man­go ditut, baina, talde­ki­deek izango dute azken hitza. Nire propo­samenak eramate­ra­koan ho­na­ko hauek izango dira irizpide nagusiak: his­to­rian ahaztu izan diren ema­kume sortzaileen ekarpenak go­gora ekartzea (adibidez, ema­kume komikigi­leen ekar­pe­nak –Ai­na­ra Az­pia­zu Axpi, Amaia Ba­llesteros, Ire­ne Bor­da, eta abar-), edo genero-rol berriak eraiki dituzten sormen-lanak ko­men­tatzea (adi­bidez, 80 egu­nean filma), edo musika-talde baten genero-irudikatzeak aztertzea, bai eszenaratzean, bai musika-letretan (adibidez, Gose musika-taldea).

Horiek aztertu eta interpretatzeko baliabideak erakutsiko dituzue ikastaroan.
Ikastaroak tailer formatua izan­go du, eta azken batean, solasaldi baten itxura hartuko du. Bideo bat, kantu bat edo testu bat ikusi edo irakurriko dugu, eta ikusi edo irakurri­takoaren inguruko interpreta­zioa egingo dugu guztion ar­tean. Interpretazio hori egin ahal izateko, nik neuk infor­mazioa edo ibilbide historikoa­ren inguruko xehetasun batzuk eramango ditut, interpretazioa egiteko gako gehiago izateko.

Azkenik, begirada feministara gerturatzeko pausuak nola eman erakutsiko duzue. Nola ematen dira pausu horiek?
Kontuan hartu behar da adie­razle kultural bakoitzak be­gi­rada feminista zehatz bat es­katzen duela, neurri batean be­hintzat. Izan ere, kultur esparru guztietan ez dira genero-rolak modu berean eraikitzen, eta ezin gara be­gi­rada edo diskur­tso berarekin hurbildu bertsola­ri­tzaren, ki­ro­­laren edo ilustra­zio­­aren es­pa­rrura. Esparru bakoi­tzak be­re logika kultural pro­pioak di­tu, eta logika kultural horie­ta­riko bakoitzean genero-rol eta genero-diskurtso jakin batzuk eraiki dira. Begirada feminista lantzean esparruen arteko aldeak ere kontuan hartuko ditugu.

Nola animatuko zenituzke herritarrak parte hartzera?
Ikastaro honek orohar euskal kulturan hain ezagun ez diren sormen-lan batzuk ezagu­tze­ko aukera emango digu, eta baita kultur esparruen arteko aldeez gogoeta egiteko aukera ere, hainbat galderaren in­gu­ruko gogoeta sustatuko baitu­gu (esate baterako, euskal kult­u­ran hain­beste emakume ilus­tratzaile on izanda, ze­rgatik hain komikigile gutxi? Euskal dantza tradi­zionalaren eta garaikidearen arteko fusioek, nola eragin dute genero-irudikapenean? Eta abar). Gainera, irakurraldi edo ikustaldi kolektiboei esker, aukera izango dugu sormen-lanen inguruko geure in­presioak partekatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!