Iruñan izan zen Ariane Arrieta palista hernaniarra, aurreko asteburuan, 22 urtez azpikoen kontzentrazioan, datorren urteko trinketeko munduko txapelketari begira. Egon zirenen artean, Arrieta ere hautatu zuen selekzioak, atzotik bihar arte Oloronen jokatzeko.