Tokia, ikastaro batzuetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 17a, 02:00

Kiroldegian hainbat ikastaro egiteko aukera izango da ikasturte honetan ere, eta izena emateko epea dagoeneko bukatu da. Baina hainbat plaza libre daudenez, aukera eman dute, apuntatzeko.
Gainera, irailean bertan behera utzi behar izan dituzten ikastaro batzuk urrian martxan jartzekoak direla jakinarazi dute, eta beraz, horietan ere izena emateko aukera zabalduko da.
Hori bai; jump fit egiteko aukerarik ez dagoela jakinarazi dute, plaza guztiak bete baitira, dagoeneko.

Haurren kasuan ere, talde gehiago sortzeko aukera
Helduen ikastaroetan bakarrik ez; haurrei zuzendutakoetan ere, badago tokia oraindik.
Atzo bukatu zen izena emateko epea, baina oraindik ba­dago tokia: umeentzako zunba astelehen eta asteazkenetan emango da, 17:00etan, eta gazteentzako zunba, ostiraletan, 17:00etan baita ere. Era berean, umeentzako jump fit ostegunetan emango da, 16:45etan, eta beste talde bat sortzeko aukera badagoela azaldu dute, asteazkenetan, 17:00etan.

Izenematea, kiroldegian
Informazio gehiagorako edo izena emateko, kiroldegira jo behar da, bulegora, edo: kiroldegia@astigarraga.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!