Herriko festatik, Bilbora

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 17a, 02:00

Hauteskunde kanpainaren barruan hainbat ekitaldi antolatu ditu EH Bilduk, he­rrian. Atzo bertan, jai giroan herritarrak elkartzeko festa antolatu zuen, musikak, jolasek eta jatekoak lagunduta.
Gaur, berriz, Bilboko Miribillan 17:30etan hasiko den Mitin-Jaira joateko gonbitea luzatu du; 15:30etan aterako da autobusa.

Bizikleta Martxa, bihar
Azkenik, bihar 12:30etan Joseba Barandiaran plazan jarri dute zita; Mugikortasun Astearekin bat egiteko, bizikleta martxa egingo du.

Astelehenean, Rebea Ubera
Eta datorren asterako ere prestatu dute egitaraua. Aste­lehenean, 17:00etan hasita, Rebeka Ubera EH Bilduko hautagaia hizketan ariko da Foru Plazan, osasun eta hezkuntza sistema propioaren inguruan.
Hala azaldu du EH Bilduk: «2009tik, hezkuntzan 3.600 enplegu galdu dira EAJk eta PSEk bultzatu dituzten 222 milioi euroko murrizketen ondorioz». Bestalde, azaldu du: «osasungintzan ere mu–rriz­ketak nabariak izan dira, eta 3.000 lanpostu galdu dira 2009tik, eta Astigarragan nabari da». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!