Bigarren urtez, Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia antolatu du Gipuzkoako Sagardogile Elkarteak. Guztira, 36 sagardotegik hartuko dute parte; Astigarragako hainbat, tartean. Finalaurreko bat egin da, Ordizian, eta hurrengoak izango dira gaurkoa, Azpeitian, eta hilaren 23koa, Zarautzen. Finala, berriz, Andoainen jokatuko da irailaren 24an. Guztietan, afari baten bueltan dastatuko dira sagardoak, eta afaritara hurbiltzen direnak izango dira, hain zuzen, epaileak. Txartelak salgai daude: info@sagardoa.com edo 943 33 68 11.