Hondakinen trataera, gaurko Plenoan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 17a, 02:00

Plenoa bilduko da gaur, ohi bezala, 09:30etan udaletxeko areto nagusian, eta bederatzi gai izango dituzte hizketagai.
Batetik, uztaileko eta abuztuko Plenoetako aktak irakurriko dituzte. Bestetik, akats zu­zenketa egingo da, uztaileko Plenoan onartutako alokairu sozialeko zazpi etxebizitzen zozketarako oinarrietan. Era berean, herri-bideak, hainbat udal-ondasunen espedienteak eta 2017ko zerga fiskalak landuko dituzte.

Hiri hondakinen ordenantzari, onarpena
Bestalde, hiri hondakinak bildu eta tratatzeko udal ordenantzari buruzko alegazioak entzun eta behin betiko onarpena ematea espero da, gaurko Plenoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!