Matrikulazio kanpainan, argazkiak

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 17a, 02:00


Lehengo ikasturtean AEK euskaltegian aritu ziren ikasle eta irakasleak protagonista dituen argazki erakusketa jarri dute Ikatza, Zipotza, Kupela, Kaizoku, Ibai-Lur, Ekaitz eta Sagartxo tabernetan, eta hilaren 23ra arte ikusi ahal izango dira. Honekin, herritarrak animatu nahi dituzte «euskera ikastera eta euskaltegiko giro ezin hobea ezagutzera». Hori horrela, matrikulazioa irekita dagoela gogorarazi dute astigarraga@aek.eus helbidean, 607 610 687 telefonoan, edo kultur etxeko bulegoan, astelehen eta asteazkenetan 09:00etatik 13:00etara edo astearte eta ostegunetan 17:30etatik 19:30etara

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!