Harituz elkarteak Arantxa Urretabizkaia idazle, poeta eta Euskaltzaindiako kidea gonbidatu zuen atzo, solasaldi eder batekin ikasturte berriko programari hasiera emateko. Urretabizkaiak egungo euskal literaturari egin zion errepasoa, eta bere karrera profesionalean izan diren lan esparru maskulinizatuetan izandako esperientziak ere izan zituen hizpide. Era berean, bere obretako pertsonaje femeninoak ere aztertu zituen, haien bidez gizartean ezarritako arauak puskatu dituzten istorioak kontatu eta garai bateko errelaitate sozio-politikoak ezagutarazi izan baititu.