Datorren udaberrian Urumea bailaran herri galdeketa egin ahal izateko lanean ari da BagaGiltza taldea, eta bide horretan aurrera egiteko, batzar nagusia deitu dute gaurko. Goizeko 10:00etan bilduko dira Biterin, eta 12:30ak aldera arte egingo dute bilera.
Sinadura bilketa abian jartzea, helburu
Herri galdeketa egiteko prozesua izango dute hizpide, eta horren inguruko erabakiak adostea da taldearen asmoa.
Besteak beste, bilera honetan landuko diren gaiak izango dira: sinadura bilketaren kanpainaren hasiera, Galdera taldearen azalpenak eta beste lantaldearen azalpenak, eta udazkenean Ave Maria parkean egin nahi den festa haundia.
Deia, parte hartzeko
Herritarrei deia egin dute parte hartu eta ekarpenak egiteko.