Ostegun mugitua izan zen herenegungoa alderdi politikoentzat. Ia denek egin zituzten ekintzak Hernanin, baita Elkarrekin Podemosek ere. Mahai informatiboa jarri zuten Plaza Berrin arratsaldean zehar, eta bertan eman zieten herritarrei beraien programaren berri.
Kaxkotik buelta, Buruntzaldeako kidek
Baina ez da egunotan egin duten ekintza bakarra izan. Elkarrekin Podemoseko Buruntzaldeako kideak Tilosetan elkartu ziren, eta handik abiatuta Kaxkotik egin zuten bueltaxka, pote batzuk hartzen zituzten bitartean.
Hurrengo zita, asteartean
Datorren asteko astearterako jarri du hurrengo zita Elkarrekin Podemosek. Orduan ere, mahai informatiboa jarriko dute Plaza Berrin arratsaldeko 16:00etatik aurrera, eta orduan, herriko tabernetako pintxoak jateko aukera izango da.