Hainbat herritar eta gazterekin solasean, aste honetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 17a, 02:00

Ekitaldi ugari egiten ari da EH Bildu hauteskunde kan­painan zehar, eta horietako bi izan dira aste honetan. As­te­azkenean mitina eman zu­ten Larraitz Ugarte eta Nerea Kortajarena Gipuzkoa­ko hau­­­­­­­­­ta­gaiek, eta herene­gun, Mi­kel Urdangarinek herriko gaz­teekin egin zuen sola­sal­dia. 

EH Bilduren proposamena, Kortajarena eta Ugartek
Asteazkeneko mitinean EH Bil­duren proposamena luza­tu zuten Nerea Kortajarena eta Larraitz Ugartek. 
Beharrean direnen babe­sa eta Euskal Herriaren es­ku­bideen defentsa izan ziren Atsegindegin egindako eki­tal­diko ardatzak. 
Eta horre­tarako, elkarlan politikoa al­da­rrikatu zuten: murriz­ketei aurre egiteko, Euskal Herri­an beste estatus bat lortzeko,  eta bake iraun­korra lortzeko.
«Lanerako eta borrokarako espazioa»
Herenegun, aldiz, Mikel Urdangarin gaztearen bisita izan zuten herriko gazteek. Besteak beste, EH Bildun egotearen zergatia azaldu zuen: «EH Bilduk lanerako eta borrokarako espazioa ematen duelako».

Triki poteoa, gaur
Gaur eguerdiko 12:30etan ja­rri dute zita, triki poteorako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!