Hasiera gogorra Hernanik, Santanderren bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 17a, 02:00

Partiduz partidu, puntuz pun­tu, eta beti lanean. Ideia horrekin ekingo dio Hernanik bihar, beste behin, Ohorezko Mailari. Eta beste behin, kategoriari eustea izango da helburu na­gu­sia; eta azken partidura arte sufritu gabe bada, hobe!
Bihar, ordea, sufritzea dute aurreikuspena, oso partidu zailarekin hasiko baitute liga trikoloreek. Eguerdiko 12:30etan hasita, San Roman zelaian ariko dira, Santanderren, Inde­pendienteren kontra; aurreko denboraldian hirugarren izan zen taldearen kontra, hain zuzen ere.

Etxeko jokalariez osatutako taldea, beste urte batez
Gainerako taldeen fitxaketen aurrean, bere filosofiari eutsiko dio Hernanik, beste urte batez. Etxeko jokalariekin osatutako taldea aterako du zelaira, iazkoaren oso antzekoa. Aldake­ta­rik ez da izango ia, eta berriak, azpiko taldeetatik igotako jokalariak izango dira.
Bi bajarekin ekingo diote sasoi berriari, min hartuta baitaude Tony Jones eta Igor Etxe­berria. Gainerakoek bultza be­har­ko dute Santanderren, punturen bat ekarriko badute, ligari ondo ekiteko. Eta zergatik ez ezustekoa eman?

Mailari eustea izango du helburu Hernanik, beste urte batez.

Denboraldiko klabea, hala ere, Landare izango da berriro ere. Jokalariek bakarrik ez, za­leek ere majo bultzatzen dute etxeko partiduetan, eta bertan lortutako puntuak oso garran­tzitsuak izango dira, helburua betetzeko.

Gainerako taldeek, lagunartekoak
Hernaniko beste taldeak, lagunarteko partiduetan murgilduta daude oraindik. Landaren jokatuko dute seniorren bigarren eta hirugarren taldeek, gaur eguerdian; triangularrak Hendaian, kadete eta infantilek, gaur arratsaldean; eta Saran ariko dira txikienak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!