Gipuzkoako Txapelketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 17a, 02:00

Ostegunean hasi zuten Gipuz­koa­ko Txapelketa, denboraldiko aurreneko torneo ofiziala, pelotari hernaniarrek. Bederatzi bikoterekin ariko da Hernani: hiruna bikote kadete, jubenil eta nagusietan.
Horietatik hiruk, gaur eta bihar jokatuko dute: gaur, Xabier Sala­berriak eta Oihan Zugastik Her­na­nin, eta Ekaitz Cisnerosek eta Iñaki Urruzolak Orion; eta bihar, Ekaitz Insaustik eta Endika Arizmendik Hernanin.

Alain Agirrek eta Lizeagak txapela bana, aurreko asteburuan
Denboraldia hasi berritan, gainera, aurreneko bi txapelak lortu dituzte pelotari hernaniarrek. Markel Li­ze­a­gak Legutioko torneoa irabazi zuen Santxorekin, finalean Rafael eta Altuna menperatuta (22-12).
Eta Donostian, Euskal Jaiak torneoa irabazi zuen Alain Agirre jubenilak, Odriozolarekin, Arandia eta Aizpitarteren kontra (22-20). Txapelik gabe geratu ziren, ordea, Jon Jara eta Unai Etxarri; 16-15 galdu zuten finala, Olaizola eta Sorondoren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!