Ikasturte berriari ongietorria egiteko, Baztanera egin zuten egun pasa Osiñagako bizilagunek irailaren hasieran. Goizean goiz Loidi eta Bordaberritik atera, eta Bertizera joan ziren. Bertako parke naturalean egin zuten aurreneko geldialdia, ingurua bisitatu eta hamaiketakoa egiteko. Ondoren, Arizkunera joan ziren, eta dolarea eta herria bisitatu ostean, hango Ordoki erretegian bazkaldu zuten auzotar guztiek batera.