Astebete besterik ez da falta udara bukatu eta udazkenean sartzeko, eta horrekin batera, Hernaniko dendek eskaparate aldaketa egin beharko dute pixkanaka. Hori horrela, udaberri-udarako arropa saltzeko asmoz, stock azoka antolatu du Berriak Elkarteak gaur eta biharko.
Gaur egun osoan zehar egongo dira dendariak Plaza Berrin, 10:00etatik 20:00etara; bihar, aldiz, goizez egongo da erosteko aukera, 10:00etatik 14:00etara.
Bederatzi denda, oraingoan
Zapatak, arropa, kosmetikoak... denetarik erosi ahal izango da stock azokan izango diren bederatzi postuetan. Bertan izango dira Urrats, Oinatz, Mahuka, Hiru, Valen, Kera, Ilargi, Ibaimendi eta Eguzki dendak.