EAJk ez du jarraituko 2016ko aurrekontu partehartzaileetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 16a, 02:00

EAJ-PNV Udal taldeak ez du jarraituko 2016ko aurrekontu partehartzaileetan, eta hala jakinarazi du taldeak berak prentsa ohar bitartez. Talde jeltzaleak adierazi duenez, prozesuaren «desnaturalizazioa bi­zitzen ari gara», izan ere, «gezur batean bihurtu dela uste dugu, atez atekoa kentzeko edo horri buruz galdetzeko herritarren eskaeren aurretik, Bilduren irizpide politikoak jarri direlako». 
Gainera, beste gaien aurrean berdin jokatuko luketela onartu dute: «gure planteamendua berbera izango litzateke irizpide politikoengatik kanpoan beste proposamen batzuk geratuko balira».
Izan ere, prentsa oharrean EAJ-PNVk galdera bat egiten du: «alderdi politiko baten iriz­­pide politikoek herritarren eskaeren gainetik egon behar dute udal ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek mar­txan jarritako prozesu parte­har­tzaile batean?». EAJ-PNVko Udal taldeak dio ezetz.

Prozesuarekin ados
Dena den, diote prozesuarekin eta honek jartzen dituen baldintzekin ados egon direla urtero, hau da, 500.000 euroko balioa baino gutxiagoko proposamenak egitea, udal eskumena izatea eta horiek bozkatzea ondoren exekutatu  ahal izateko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!