Hernanitik pasako dira gaur, hiru gurdiak

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 16a, 02:00

dDonostia 2016 Europar Hiri­burutzaren Itsas­gile­ak pro­gramaren barruan, Gurdi Bi­dea: 18 egun Burgosetik Pa­sa­iara ekimena jarri zuten abian abuztuaren 31n Burgosetik.  16 etapa burututa, Hernanitik pasako dira gaur, ibilbidearen 17garren egunean. Andoaindik abiatuko dira idi eta behi menditarrek tiratako hiru gurdiak goizeko 08:00etan, eta Urni­eta, Hernani eta Astiga­rraga gurutzatu ondoren, Astigarra­gako Lizeaga sagar­dotegian bukatuko dute.

Alkitrana eta bikea, Albaola Itsas Kultur Faktoriara
Gurdi Bidearen helburua da Quintanar de la Sierrako Ca­ba­ña Real de Carreteros elkar­teak modu tradiziona­lean egin­dako alkitrana eta bikea garraiatzea Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriara. Bi materialak bertan egiten ari diren XVIgarren mendeko San Juan baleontziaren erreplika kalapetatzeko erabiliko ditu Albaolak. 

Herritarrei, erakundeei, elkarteei... bat egiteko deia
Antolatzaileen esanetan, gi­zar­te osoari zuzendutako ekimena da Gurdi Bidea. Horregatik, herritarrak, elkar­teak, erakun­deak eta enpresak Gurdi Bidea­rekin bat egitera gonbidatu dituzte. 
Izan ere, helburua da ibilbidean zehar dauden balia­bide turistikoak, artistikoak eta kulturalak balorean jartzea. Baita behi men­ditarren arraza desa­ger­tzeko zorian dagoela ezagutzera ematea ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!