Norenak izango dira aurtengo argazki onenak?

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 16a, 02:00

Hernaniko Argazki Forumak antolatuta, Argazki Digitalen 15garren Rallya egingo da etzi. Haur nahiz helduek parte har­tu ahal izango dute, betiere, egunean bertan izena ematen badute. Horretarako, antola­tzaileek mahai bat jarriko dute: goize­ko 09:00etatik 10:00etara egin­go da hori, udaletxeko arkupe txikian.

Gaiak, momentuan
Parte-hartzaileek bi mailatan lehiatuko dute: 12 urtekoak, alde batetik; eta 13 urtetik gorakoak, bestetik. Behin ize­na emanda, momentuan ze­haz­tuko dira aurtengo rallyko gaiak, eta eguerdiko 14:00ak arte izango da aukera argazkiak ateratzeko. 
09:00etatik 14:00etara ateratako argazkiak izateaz gain, ezinbestekoa izango da argazkiak Hernanin egindakoak izatea. 
Eguerdiko 14:00etan bukatuko da rallya, eta ordurako, partehartzaileek argazkiak deskargatuta izan beharko dituzte. Horretarako 13:00etatik 14:00etarako tartea jarri dute, Ave Marian. 

Denera, zazpi sari
Partehartzaile guztien artean, zazpi sari banatuko dituzte; lau helduen mailan, eta hiru haurrenean. Sari banaketa urria­ren 6an egingo da, Biteriko areto nagusian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!