Biteriko ikastaroetan plaza lortu duenak ostiralera arte izango du aukera behin betiko matrikula egiteko. Horretarako, Biteriko harrerara joan beharko du goizeko 09:00etatik 13:00etara, goizez, edo 16:00etatik 20:00etara, arratsaldez. Jakinarazi dute ikastaro batzuetarako zozketa egin behar izan dutela, eta Biterin bertan daudela zerrendak, ikusgai.