Hauteskunde kanpaina bizia egiten ari da EH Bildu Hernanin. Atzo Larraitz Ugarte eta Nerea Kortajarenak mitina eman ondoren, gazteekin bilduko da gaur Mikel Urdangarin hautagaia Tilosetan, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Ez dugu enplegurik, ez dugu etxerik... baina ez dugu beldurrik ere! aldarrikatuko du Urdangarinek, eta gazteen iritzi eta proposamenak entzuteaz gain, EH Bilduren programaren ideiak azalduko ditu.
Bilboko Miribillara, etzi
Bilboko Miribillan izango da EH Bilduren ekitaldi nagusia arratsaldeko 17:30etan, eta bertara joateko, autobusa antolatu dute Hernanitik. Joan nahi duenak, Garin tabernan erosi behar izango du txartela bihar arratsaldeko 17:00ak arte.