Mahai informatiboa gaur, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 15a, 02:00

Irailak 25eko hauteskundeei begira, hainbat zita jarri ditu Elkarrekin Podemos koali­zioak Hernanin. Gaur izango da aurrenekoa; mahai infor­matiboa jarriko dute Plaza Berrin, eta han izango dira arratsaldeko 16:00etatik au­rre­ra. Bertan azalduko dituzte hauteskunde-programako puntuak, eta karameluak, glo­­boak, etab. banatuko di­tuzte.

Beste bi zita
Horrez gain, beste zita bat zehaztu dute, biharko: Burun­tzaldeako Elkarrekin Pode­moseko kideak Tilosetan elkartuko dira 19:30etan, eta bertatik abiatuta, Kaxkotik egingo dute bueltaxka pote batzuk hartuz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!