Datorren udaberrira begira Hernani eta Astigarragan herri galdeketa antolatzea erabaki zuen BagaGiltza taldeak uztaileko bileran, eta asmo hori aurrera eramateko, hurrengo pausuak zein izango dire zehaztu eta aurrera eramateko garaia iritsi da. Horregatik, beste batzar bat deitu du herri galdeketa antolatzen ari den herritarren taldeak. Larunbatean jarri dute zita, etzi, goizeko 10:00etatik 12:30etara, Biterin.
Hainbat gai, mahai gainean
Herri galdeketa udaberrian egin nahi dela kontuan hartuta, hureengo pausuak zein izango diren zehaztuko dituzte bilera honetan: horretarako egingo den firma bilketari buruzko xehetasunak, eta udazkenean Ave Maria parkean egin nahi den festa haundia izango dira hizpide, besteak beste.
Herritarrei deia, parte hartzeko
Gai horiei buruz hitz egin eta erabakiak hartzeko, bertaratzeko gonbidapena luzatu nahi die BagaGiltza taldeak herritar guztiei.