Hidrologikak, Ibaitik Badiara jardunaldien barruan, hainbat tailer egiten ari dira aste honetan, Astigarragan; besteak beste, hezegune bat sortzen ari dira Oianumeko ubidean. Gaur, berriz, 19:00etan Herri Eskolan, hitzaldia izango da: Ibaiak eta uholde lautada. Bukatzeko, larunbatean ibilaldia egingo da Goizueta, Hernani eta Astigarragan barrena, Urumea eta inguruko gune turistikoak eta gastronomia ezagutzeko. Izenematea, 12 eurotan, irekita dago: www.aeip.org.es.