Gure Esku Dago herri ekimenetik BagaGiltza elkartea sortu da, udaberrian egin nahi den herri galdeketa, Euskal Herriaren etorkizunaren ingurukoa, prestatzeko. Hernanin eta Astigarragan egin nahi da galdeketa, eta horretarako, sinadurak bildu behar dira. Hain zuzen, hori prestatzen hasteko bilera deitu du BagaGiltzak Hernanin, larunbatean, 10:00etan Biterin, eta astigartarrak ere deitu dituzte.