Hauteskunde kanpainan bete-betean sartuta dago EH Bildu, eta herritar guztiak gonbidatu ditu datozen egunetako ekitaldietara ere.
Ostegunean afari herrikoiarekin eman zioten hasiera kanpainari, eta 40 lagun bildu ziren. Hauteskunde hauetan «herri justuago, burujabeago eta demokratikoagoa osatzeko» aukera dagoela azpimarratu dute.
Ekitaldiekin jarraitzeaz gain, larunbatean Bilbora joateko autobuserako izenematea ireki dute Zipotzan.
ASTE HONETAKO EKITALDIAK
- Gaur, umeentzako tailerra, 19:00etan Aiotzategin.
- Bihar, informazio banaketa, 19:00etan, Norberto Almandoz Plazan.
- Ostiralean, jaia (jolasak, jatekoa...) 19:00etan Joseba Barandiaranen.
- Larunbatean, irailak 17, 17:30etan Bilboko Miribillan ekitaldi nagusia. Autobusa 15:30etan Astigarragatik (izenematea Zipotzan).
- Igandean, irailak 18, 12:30etan Joseba Barandiaran plazatik abiatuta, bizikleta martxa (Mugikortasun Astea).