Bost proposamen aukeran, aurrekontuetan sartzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 14a, 02:00

Aurrekontu parte-hartzai­leen bigarren fasea martxan jarri du Astigarragako Udalak.
Ekaina bukaeran abiatu zuten prozesua, herritarren proposamenak jasotzeko, eta orain, proposamen horien artean bat aukeratu beharko dute herritarrek.

Bost proposamen, aukeran
Herritarrek egindako propo­samenak teknikoki aztertu ditu Udalak, eta orain, au­rrera egin dutenen artean bat aukeratu beharko dute astigartarrek.
Guztira, bost propo­sa­me­nek egin dute aurrera: zahar egoi­tza hobetzea, Juanito-enea berritu eta bertan bola­to­kia jartzea, Gal­tzaur kalea asfaltatzea, haur parke estalia eraikitzea edo txa­ku­rrentzako gunea erai­kitzea. 
Horietako bat gauzatzeko, 88.000 euroko poltsa jarriko du Udalak, 2017ko aurre­kon­tuetan. Zein proposamenek egingo duen aurrera, berriz, herritarrek aukeratu beharko dute, datorren astean egingo den bozketan.

Herritarrek bost proposamenen artean aukeratu beharko dute: zahar egoitza hobetu, Juanito-enea berritu eta bolatokia jarri, Galtzaur kalea asfaltatu, haur parke estalia eraiki edo txakurrentzako gunea egin.

Boto paperak etxean, eta botoak jasotzeko kutxak, kalean
Dagoeneko, Udalak etxeetara bidali ditu aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren in­gu­ruko informazioa ematen duten paperak, eta boto paperak. Horietan, aurrera egin duten bost proposa­menak ageri dira, eta he­rri­tarrek horietako bat aukeratu behar dute, paperean gurutze batekin marka eginda.
Ondoren, kalean jarriko dituzte boto paperak jaso­tze­ko kutxak, irailaren 19tik 21era bitartean; Norberto Al­mandoz plazan, Ergobian, Pla­zetxen, Bentan, Joseba Ba­ran­diaran Plazan eta Arro­bitxulon, hain zuzen. 

BOTOAK JASOTZEKO KUTXAK
IRAILAK 19
- Norberto Almandoz Plazan, goizeko 09:00etatik 10:00etara eta arratsaldeko 19:00etatik 20:00etara.
- Ergobian, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.
IRAILAK 20
- Plazetxen, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara.
- Bentak, arratsaldeko 19:30etatik 20:30etara.
IRAILAK 21
- Joseba Barandiaran Plazan, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.
- Arrobitxulon, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!