Munduko Sagardoen Dastaketen barruan, Ingalaterrako sagardoen kata egingo du Iparragirre sagardotegiak ostiral honetan. Munduan zehar sagarrarekin egiten dena ezagutarazteko asmoz antolatu dute kata berezi hau. Horretarako, Juan Zuriarrain enologoa gonbidatu dute, eta berak zuzenduko du ordubeteko kata. Sagardo desberdinez gain, mokadutxoa jateko aukera ere izango da. Arratsaldeko 20:00etan izango da, eta 8 euroko prezioa dauka. Informazio gehiagorako edota erreserbatzeko: 943 55 03 28.