Argazki Digitalen 15garren Rallya antolatu du Hernaniko Argazki Forumak iganderako. Argazkilaritza gustoko dutenek igandean bertan goizeko udaletxeko arkupe txikian 09:00etatik 10:00etara eman beharko dute izena txapelketan parte hartzeko. Bertan, emango zaie parte-hartzaileei aurtengo rallyko gaien berri, eta horien inguruan atera beharko dituzte argazkiak goiz osoan zehar. Gogorarazi dute, urtero bezala, egun bereko goizeko 09:00etatik 14:00etara ateratako argazkiek bakarrik balio izango dutela, eta Hernaniko udalerrian egin behar izango direla argazki guztiak. Parte hartzaileak bi kategoriatan banatuko dira, eta sari desberdinak izango dituzte: 12 urtetik beherakoek hiru sari, eta 12 urtetik gorakoek, lau.