‘Euskal balezaleen triskantza’ dokumentala bihar, Orona Ideon

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 13a, 02:00

Orona Fundazioak anto­la­tuta, Euskal Balezaleen Tris­kantza dokumentala eskaini­ko dute bihar, Galarretako Orona Ideo eraikinean. 
Arratsaldeko 17:30etan ha­siko da marrazki bizidu­ne­tako dokumentalaren proiek­zi­oa, eta dohainik ikusi ahal izan­go da. Dena den, aforoa mugatua denez, aurrez erre­serba egitea komeni dela esan dute antolakuntzatik.

32 euskal balezaleen historia
Euskal Balezaleen Triskantza Go­goan ekoiztetxeak eta Su­har arkeologiak elkar­lane­an egin­dako proiektua da. Ber­tan, duela 400 urte Islandian eraildako 32 euskal bale arran­tzaleen istorioa kon­tatzen du. Beraiek gogoratu eta gertatutakoa zabaltzeko asmoz.

Bi hari
Dokumentalak bi hari kora­pi­latzen ditu: ikertzaileen bila­ke­taren istorioa, batetik; eta gertaeraren narrazioa, beste­tik. Bigarren hau, marrazki bizidunetan egina da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!