Batzar irekia, larunbat honetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 13a, 02:00

Herri galdeketa prestatzen ari den Bagagiltza taldeak batzar irekia egingo du larunbat honetan goizeko 10:00etan Biterin. Batzar honen helburua da hainbat gai lantzea eta horien inguruan erabakiak hartzea, hala nola, herri galdeketa udaberrian egin ahal izateko sinadura bilketa abiaraztea edota udazkenean festa haundia an­tolatzea Ave Maria parkean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!