Bederatzi ikastaro, udazkeneko Jabetze Eskolan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 13a, 02:00

Ikasturte hasierarekin bate­ra, Hernaniko Udaleko Berdin­tasun Arloak aurkeztu du Ja­betza Eskola­ren udaz­ke­nerako eskaintza. Urriaren hasieratik abendura arte, bederatzi tailer egin ahal izango dira. Ho­rietan izena emateko epea irekita dago, eta irailaren 28ra arte egin ahal izango da.

Jabetzea lantzea, autonomia izateko
Udaleko Berdintasun Arloak dio­­enez, Hernaniko Jabetze Es­kolaren asmoa da ema­ku­meen jabetze prozesuak ba­naka nahiz taldeka sustatzea.     Izan ere, «jabetzeak gure bi­zitzan autonomia izatea da­kar, bizitzari aurre egiteko in­darra eta konfiantza iza­tea, au­kera ezberdinak egite­ko ahal­mena izatea eta eral­da­keta sozialean parte har­tzea. Inork ezin du beste inor jabetu».

Izenematea, irailaren 28ra arte
Horretarako, bederatzi ikas­taro edo tailer antolatu ditu Jabetze Eskolak: kultura bir­defini­tze­ari, emakumeen nor­tasuna eta subjektibitateari, au­tonomia suspertzeari eta kulturarte­kotasuna eta gene­roari buruz­koak denak. Horie­tan parte hartu ahal izateko, ezinbes­tekoa izango da izena ematea. Irailaren 28ra arte egin ahal izango da hori: Udal Berdin­tasun Arloan, Plaza Feministan (Aristizabal kalea 7, behea) edo maialen-a@­her­nani.eus /marijo-m@herna­ni.eus.

Ikasturteari hasiera emateko, kontzertua
Urriaren hasieran emango za­ie hasiera tailer eta ikas­taro berriei, baina hori baino lehen, ostiral honetan ospatuko dute ikasturtearen hasiera. Horre­tarako, zita berezia jarri dute Leokako labaderoan, gaueko 22:00etan. 
Bertan, kontzertua eskaini­ko du Célia Okon jatorri afro­portugaldarra duen abeslari eta modelo hernaniarrak. Mu­sika estilo desberdinen ar­teko fusioa eskainiko du Oko­nek, eta Isabel Martínez Ba­lles­teroren Bajo las jaulas per­formanceak lagunduko dio.
 

IKASTAROAK - 2016ko udazkena

- Begiradak zorroztu: euskal kultura eta begirada feministak. Urriaren 13tik abenduaren 22ra, ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara Plaza Feministan. Irakaslea: Iratxe Retolaza Gutierrez. Hizkuntza: Euskera. Prezioa: 12 euro.

- Artearen bidea: sorkuntza jabetze estrategia moduan. Urriaren 18tik urtarrilaren 31ra bitartean, asteazkenetan, 18:00etatik 21:00etara Plaza Feministan. Irakaslea: Virginia Imaz Quijera. Hizkuntza: gaztelania. Prezioa: 30 euro.

- Munduko emakumeen literatura: amerikar kontinentea. Urritik ekainera bitartean, hilabete bakoitzeko aurreneko ostegunean, 18:30etatik 20:30etara, Plaza Feministan. Irakaslea: Mertxe Tranche Iparragirre. Hizkuntza: gaztelania. Prezioa: 18 euro.

- Batukada feminista. Urriaren 14tik martxoaren 24ra arte, ostiraletan, 17:30etatik 19:30etara Langile Ikas­tolan (Laubidieta). Irakasleak: Arantxa Vicedo Rubio eta Ainara Sarasketa Alberdi. Hizkuntza: euskera.

- Gorputz ikusezinak ikusten. Joskintza, jabetze feministarako tresna. Urriaren 5etik abenduaren 14ra arte, asteazkenero, 17:30etatik 20:00etara Biterin. Irakaslea: Maddalen Aduriz Rodriguez. Hizkuntza: euskera. Prezioa: 25 euro.

- Anorgasmia genero ikuspegitik. Azaroaren 23an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan Plaza Feministan. Irakaslea: Arantzazu Arrieta Garcés. Hizkuntza: euskera. 

- Plazerra al da heltzea? Emakumeak menopausiaren aurrean. Urriaren 14tik abenduaren 2ra arte, ostiraletan, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara. Irakas­lea: Pepa Bojó Ballester. Hizkuntza: gaztelania. Prezioa: 16 euro.

- Orientazioa mendian II: sakontzea. Urriaren 15, 29 eta 30ean, eta azaroaren 19 eta 26an, 09:30etatik 14:00etara Plaza Feministan, Hernani inguruko mendietan eta Urbasan. Irakaslea: Patri Espinar Labian. Hizkuntza: euskera. Prezioa: 30 euro.

- Berdintasunean eta aniztasunean prestatzeko gunea. Urriaren 11 eta 25ean; azaroaren 8 eta 22an; eta abenduaren 13 eta 20an, 18:00etatik 20:00etara AMHER-SOS Arrazakeriaren lokalean. Hizkuntza: gaztelania. Irakaslea: Ana Murcia Guevara.
Izenematea: irailaren 28ra arte, Udal Berdintasun Arloan, Plaza Feministan (Aristizabal kalea 7, behea) edo maialen-a@hernani.eus/marijo-m@hernani.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!