Euskal balezaleen inguruko dokumentala, Orona Ideon

Kronika - Erredakzioa 2016ko ira. 14a, 02:00

Orona Fundazioak antolatuta, Euskal Balezaleen Tris­kan­tza dokumentala eskainiko dute gaur arratsaldeko 17:30e­tan, Galarretako Orona Ideon. Sarrera debalde izango da, baina lekua erreserbatzea go­mendatu dute: 943 33 55 88. 

Marrazkiak eta azalpenak
Dokumentalak XVIIgarren men­dean Islandian eraildako 32 euskal bale arran­tzaleen gertakizunak kontatzen ditu, bi modutan: batetik, marrazki bizidunen bidez beraien istorioa kontatzen da, eta bestetik, ikerlariek azterketaren berri ematen dute.

Bi hernaniar, egileen artean
Beñat Iturrioz arkeologoak eta David Larrañaga marrazkilari hernaniarrak daude doku­men­talaren ekoizleen artean. Gainera, Iturrioz da istorioa aztertu duen protagonistetako bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!